XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik, inbertitzaile profesionalak ezinbesteko aldaketa horiek aurrez jakin baditu, albisteei edo giroari adi egon beharko du, esperientziak frogatzen duenez hauek baitira merkatuko masa-psikologian eragin handiena dutenak.

Hau da likidezia deiturikoa lortzeko antolatzen diren inbertsio-merkatuen ezinbesteko ondorioa. Finantza ortodoxoko arauetan ez dago, seguraski, likideziaren mamua baino gertakari anti-sozialagorik doktrina honen arabera inbertsio-erakundeen bertute positiboa da beren baliabideak balore likidoetan biltzea.

Ahaztu egiten du inbertsioak ezin dutela komunitatearentzat, oro har, likidoak izan. Erabilgarritasun sozialaren ikuspuntutik, inbertsio trebeen helburua denboraren indar negatiboak eta gure etorkizunari buruzko ezjakintasuna menperatzea izango litzateke.

Jakitunen egungo inbertsio gehienen helburu pribatua, berez, aurrea hartzea da, iparramerikarrek dioten moduan, hau da, besteak baino azkarragoak izatea, eta moneta faltsua, edo balioa galtzen ari dena, beste norbaiti sartzea.

Urte batzuetarako inbertsioaren epe luzeko errendimendu probablea ez eta balorazio konbentzionalaren oinarriak hilabete batzuk lehenago aurreikusteko zein baino zein azkarragoa izateko gatazka honetan, otso profesionalen gosea asetzeko ez dago jende artean arkumeak eduki beharrik: otso profesionalek elkarrekin jolas egin dezakete.

Ez da beharrezkoa baten batek balorazioaren oinarri konbentzionalek epe luzera nolabaiteko baliagarritasuna izango dutela xalo sinestea ere; nolabait esatearren, poxpoluaren edo musika-aulkien jokoen tankerakoa baita lehen jolasean, esku artean dugun poxpolua lagunari pizturik pasatu behar diogu, eta poxpolua itzaltzen zaionak galtzen du; bigarrenean, musikak jotzeari uzten dionean aulki librean eseri behar dugu, eta aulkirik lortzen ez duenak galtzen du.

Jolas hauek dibertigarriak eta atseginak izan daitezke, nahiz eta poxpolua itzal dakigukeela edota, agian, ez dugula aulkirik lortuko guztiok jakin.

Edota, metafora zerbait aldatzearren, profesionalek egindako inbertsioa aldizkarietako lehiaketa batekin konpara daiteke, zeinetan lehiatzaileek ehun argazkitatik sei aurpegi ederrenak aukeratu behar dituzten.